Espytes enpresako lantaldea arduradun eta profesional gaituek osatzen dute. Gutxi izan arren, oso ondo daude antolatuta eta baliabide asko dituzte. Haien helburua da bezeroen beharrak betetzea, bai eta bezeroaren, produktuaren eta zerbitzuaren katea etengabe hobetzea ere.
Espytes enpresaren kalitate- eta berrikuntza-politikari jarraiki, profesional espezialistek eta langileek hobekuntza-ikastaro hauek egiten dituzte: azken teknologiak eta aurrerapen informatikoak; merkataritza-, finantza- eta administrazio-kudeaketa; eta hizkuntzak.
| 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 |
|---|---|---|---|---|---|---|
| %4,25 | %4,5 | %4,5 | %4,5 | %4,25 | %4,5 | %5 |
Prestakuntzan egiten dugun inbertsioari esker, orekatua da gure lantaldearen osaera. Lantaldea oso ongi antolatuta eta prest dago bezeroen beharrei berehala erantzuteko.