Estrusio eta hotzetako estanpazio bidez esparragoak, torlojuak eta pieza bereziak fabrikatzea
Espytes
  • Hasiera
  • Ingeniaritza eta berrikuntza

Ingeniaritza eta berrikuntza

Proiektu guztiak sakon aztertzen ditugu, bai eta aukera zabalak eskaini ere, besteak beste, produktuaren materiala aukeratzeko, piezen geometria eta ahalmena aldatzeko. Horrela, gure zerbitzuak bezeroen beharretara egokitzen ditugu beti.

Analisi sakon horiek kontuan hartzen dituzte bezeroen eskakizunak, hau da, piezen ezaugarri fisikoak, teknikoak eta funtzionalak. Analisi horiei esker, kostuak nabarmen gutxitzen dira eta hori onuragarria da bezeroentzat.

Ingeniari-taldeak neurrira egindako proiektua amaitzen duenean eta bezeroek proposatu zaizkien aldaketak onartzen dituztenean, erabaki egiten dugu zein den produktua ekoizteko prozesu egokiena; besteak beste, piezaren ezaugarriei hobekien egokitzen zaion hotzetako estanpazioko makina aukeratzen dugu, baita produktua biltzeko eta bidaltzeko modu egokiena ere. Proiektua elkarlanean egiten dugu sail guztietako arduradunekin (merkataritza-, kalitate-, logistika-, ekoizpen- eta administrazio-sailetako arduradunekin).

Produktua ekoizteko zer behar eta prozesu behar ditugun erabaki ostean, barne-analisia egiten hasten gara; hau da, produktua ekoitzi baino lehenago, ekoizpen-simulazioak egiten ditugu azken belaunaldiko ekoizpen-makinekin. Horrek aukera ematen digu produktua ekoizten hasi aurretik hobekuntzak egiteko. Horri guztiari esker, eraginkortasun handiz garatzen ditugu proiektuak.

Ikerketaz, garapenaz eta berrikuntzaz (I+G+B) arduratzen den sailak baliabide teknologiko aurreratuak erabiltzen ditu merkatuaren beharrak betetzeko eta kalitate-maila handia lortzeko. Hiru dimentsioko softwarea eta lan-metodologia propioa ditugu prozesuak eta erremintak diseinatzeko. Apustu sendoa egin dugu ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren alde. Horri esker, hazten eta hobetzen ari gara egunez egun, eta bezeroen eskakizunak betetzen ditugu hotzetako estanpazio bidez egiten ditugun proiektuetan.

espytes, s.a. Zubillaga auzoa, 56 E-20560 OÑATI (Gipuzkoa) Telefonoak: 34-943 781 167--- 34-943 783 354