• Hasiera
  • Espytesi buruz
  • Kalitatea eta ingurumena

Kalitatea eta ingurumena

Jarduera guztiak ahalik eta modu erangikorrenean antolatzeko, politika aktiboak jarri ditugu ESPYTES enpresan kalitatea, ingurumena eta laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko.

Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzeko politikei dagokienez, hainbat neurri hartu ditugu; esate baterako, isurketak zerora murriztu ditugu, ekoizpen-prozesuaren soberakin guztiak birziklatzen ditugu, eta hornitzaileei hori bera egiteko eskatzen diegu haiek egiten dituzten prozesuetan.

Espytesen laborategia

Kalitateari dagokionez, badakigu gure merkatuak, batez ere automobil-industriak, zer bilakaera duen eta zer behar dituen; gure helburua da merkatu horretan dugun nagusitasunari eustea eta nagusitasun hori zabaltzea, hain zuzen ere. Hori lortzeko kalitate-politika hau ezarri dugu:

1

Kalitate-politika hau zehaztu egin behar da; enpresako jarduera guztietan aplikatuko da eta bezeroen baldintzak betetzeko erabiliko da.

2

Kalitate-politika betetzeko, kalitate-sistema bat eratu behar da; horretarako, kontuan hartu behar ditugu ISO 9001:2000 araua eta ISO/TS 16949 arauaren zehaztapen teknikoak.

3

Espytes S.A. enpresak beti bermatuko du beharrezko egiturak dituela, langileak ongi prestatuta daudela, eta enpresak prestakuntza egokia duela produktuak eskatzen dituen baldintzak betetzeko.

4

Kalitatea kudeatzeko sistema etengabe aztertu behar da aproposa, egokia eta eraginkorra dela bermatzeko. Hobekuntza-plan bat egin behar da eta plan horren helburuak zehaztu.

5

Espytes S.A. enpresako langileek jakin behar dute zein diren kalitate-politikaren helburuak. Horrez gainera, jabetu egin behar dira zeinen garrantzitsua den jakintza-alor anitzeko lankideekin lan egitea eta hitzeman behar dute kalitate-politikaren helburuak beteko dituztela.

6

Hornitzaileek ere politika hori kontuan hartzea lortu behar da; zer helburu lortu ditugun jakinaraziko diegu.

7

Langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko, baliabideak jarri behar ditugu laneko arriskuen prebentziorako kudeaketa-sistema bateratu bat ezartzeko eta betetzeko.

8

Langile guztiak sentsibilizatu eta kontzientziatu behar ditugu ingurumena babes dezaten; fabrikan bertan sortutako hondakin degradagarriak birziklatu egin behar dira.

 

Espytes S.A. enpresako zuzendaritzak konpromiso hori hartu du eta langile guztien laguntza du konpromiso hori betetzeko.

Neurri horiei esker, ESPYTES enpresak 7. maila lortu du PPM ereduan; sektoreko onenetako bat, hain zuzen ere.

 

espytes, s.a. Zubillaga auzoa, 56 E-20560 OÑATI (Gipuzkoa) Telefonoak: 34-943 781 167--- 34-943 783 354