• Hasiera
  • Espytesi buruz
  • Espytes enpresaren bilakaera

Espytes enpresaren bilakaera

ESPYTES enpresa S.A. 1981ean sortu zuen profesional-talde batek. Hotzetako estanpazioaren sektorean lanean aritutako profesionalak ziren, esperientzia handikoak hotzetako deformazio bidez pieza bereziak egiten, batez ere automobilgintza-sektorearentzat.

1982

Sozietatea abiarazi genuen; horretarako, pieza mota hori ekoizteko lerro berri bat jarri genuen. Teknologia handiko makinak erosteko 360.607 euroko inbertsioa egin genuen. Espainian aitzindariak izan ginela esan dezakegu.
Hasiera-hasieratik hasi ginen lehenengo eta bigarren mailako automobil-lantegiei osagaiak ematen.

1985

721.214 euroko inbertsioa egin genuen ahalmen handiagoko ekoizpen-lerro bat jartzeko eta pabilioiari 400 m2 eransteko. Bezero gehiago lortu genituen eta, bezero berriei esker, homologazioak lortu genituen..

1989

480.809 euroko inbertsioa egin genuen ekoizpen-lerro bat jartzeko, lehenengo ekoizpen-lerroaren ahalmen berekoa. Bezero gehiago lortu eta homologazioak berritu genituen.

1994

1.502.530 euroko inbertsioa egin genuen: 601.012 € beste ekoizpen-lerro bat jartzeko eta 901.518 € fabrika bat eta pabilioi bat eraikitzeko. Inbertsio horiek oso egokiak izan ziren; izan ere, inbertsio horiei esker, salmentek gora egin zuten eta bezero gehiago lortu genituen.
Berriro egin genuen gaitasunen eta kalitatearen ebaluazioa Renault etxean, bai eta beste automobilgintza-enpresa batzuetan ere.

1997

ISO - 9002 ziurtagiria lortu genuen, bai eta EAQF ziurtagiria ere.

1998

901.000 euroko inbertsioa egin genuen: 601.012 € aurrekoen antzeko ekoizpen-lerro bat jartzeko eta 300.506 € pabilioi berri bat eraikitzeko.

2000

Laneko arriskuen ebaluazioa egiten hasi ginen, eta EAQF eta ISO 9002 ziurtagiriak berritu genituen. 2003an ISO TS 16949 ziurtagiria lortu genuen.

2000/2

2000-2002 biurtekoan 1.502.530 euroko inbertsioa egin genuen: 751.265 € makinak erosteko eta 751.265 € pabilioi bat eraikitzeko eta fabrika ondoko lurrak kudeatzeko.

2002/3

2002-2003 biurtekoan, 3.005.060 euroko inbertsio-plana egin genuen: 1.502.530 € ekoizpen-gune bat eraikitzeko eta makina laguntzaileak erosteko; 601.012 € pabilioiak handitzeko; eta 901.518 € OXINURDIN S.L. eta ZUOÑ S.L. lantegi laguntzaileak sortzeko. Bi lantegi horiek abian jarri genituen.
2001-2003 biurtekorako adostu genuen 3.005.060 euroko inbertsio-partida bete egin zen.
2000ko ISO 9001 araua aztertu genuen berriro, eta ISO-TS-16949 ziurtagiria lortu genuen.

2004/5

2004-2005 biurtekoan 1.260.000 euroko inbertsioa egin genuen ekoizpenerako makinak eta teknologia-baliabide berriak erosteko, eta 2006-2007 biurtekoan pabilioi berri bat eraikitzea adostu genuen. Guztira, 1.502.530 euroko inbertsioa egin genuen.

2006/7

8.000 metro koadroko fabrika bat erosi genuen.

2008/9

Inbertsioak egin genituen ahalmen handiagoko ekoizpen-lerroak jartzeko; horri esker, Ø5 eta Ø25 bitarteko piezak eta 240 milimetroko luzerako piezak ekoizten hasi ginen.

2010/11

Biurteko honetan berritu egin dugu antolakuntzaren kudeaketarako ERP, eta berriro ezarri dugu EDI sistema.

espytes, s.a. Zubillaga auzoa, 56 E-20560 OÑATI (Gipuzkoa) Telefonoak: 34-943 781 167--- 34-943 783 354