Estrusio eta hotzeko estanpazio bidez esparragoak, torlojuak eta pieza bereziak fabrikatzea

I+G Eta ingeniaritza

Ingeniaritza

Espytesek ingeniaritza-talde osoa du ezaugarri hauekin:

  • Kualifikazio handieneko eta esperientzia zabaleko ingeniariak, pieza bezeriak edo neurrira egindako proiektuak garatzen.
  • Materialei, tolerantziei eta geometriari buruzko ezagutza handia; ondorioz, piezen propietate fisiko, tekniko eta funtzionalei dagozkien proiektuaren ezaugarriak errespetatu eta kostuetan aurrezpen handiak egiten ditugu eta hori gure bezeroen onerako izaten da.
  • 2D eta 3D diseinuko softwareak, proiektuak beren behar funtzionaletara egokitzeko.
  • Simulazio-softwarea (elementu finituen kalkulua) produktua produkzioan sartu aurretik egin dakizkiokeen balizko hobekuntzak egin ahal izateko; horrela, proiektuen garapenean eraginkortasunik handiena lortzen dugu.
  • 3Dn inprimatzen da eta hori aurrez aipatutako bitartekoei gehituz gero, amaierako produktua eta fabrikazioko urrats guztiak zehatz ezagutu daitezke ekoizpen fasean sartu aurretik, ondorioz, kostuetan aurrezten da eta fabrikazio prozesu osoan eraginkortasun handiagoa lortzen da.

Merkatuaren beharrak eta eskariak asetzeko eta kalitate-kotarik handienak lortzeko, I+G+b departamenduan goian aipatutako tresna teknologiko aurreratuak erabiltzen ditugu, gure know-how delakoa erabiltzeaz gain, prozesuak eta tresneria diseinatzeko.

I+G+b arloan egindako etengabeko apustuari esker, egunero gehiago eta hobeto hazten gara eta hotzeko estanpazioan neurrira egindako proiektuetan eskatutako beharrak konpontzen ditugu.

 
 

View the embedded image gallery online at:
https://www.espytes.com/eu/ingeniaritza#sigProId36107d7f44