Estrusio eta hotzeko estanpazio bidez esparragoak, torlojuak eta pieza bereziak fabrikatzea

Osoko zerbitzua

Gure bezeroei eta bazkideei osoko zerbitzua eskaintzea da gure xedea, beren beharren katea osoa estalita gera dadila, pieza estanpatuak eta mekanizatuak hornitzeari dagokionez. Estanpazioko gure osoko zerbitzuan urrats hauek ematen ditugu:

  • Hasteko, funtsezkoa da piezak zer fabrikazio-muntaketa eta funtzionalitate izango dituen jakitea.

  • Behin hori jakindakoan, eta gure aholkularitza teknikoaren zati gisa, ingeniaritza departamenduak planoak aztertzen ditu eta proposamenak egin ere bai gure jakintza eta esperientzia oinarri hartuta; horretarako, gure bitartekoak erabiltzen ditugu, CAD diseinua, simulagailu birtualak, prototipoak 3Dn inprimatu, etab.

  • Piezak definitu eta tolerantziaren eta materialen azterketak egindakoan, aurre-ekoizpen bat egiten da bezeroak piezak homologatu ditzan eta ondoren ekoizpen prozesura igarotzen da.

  • Prozesu honetan sartzen da ekoizpen-sistemaren diseinua, beharrezko tresneria egiten da, piezak kontrolatzeko metodologia, etab. eta funtsezkoa da pieza egiteko ardura duen ekipoaren trebakuntza eta koordinazioa. Gure metodologia erabiltzen dugu eta piezak garatzeko prozesuan zerikusia duten eragile guztiak inplikatzen dira.

  • Ekoizpen-prozesuari zuzen lotuta daude produktuaren kalitate-kontroleko prozesu guztiak, eta dagokion atalean dago hori azalduta.

  • Biltegi handia dugu stockekin eta ongi prestatutako logistika ere bai, gure bezeroen ekoizpeneko gorabeheretara egokitu ahal izateko. Gure bezeroen pieza guztien stocka izaten dugu beti, eta horri esker gure zerbitzu-tasa %95 baino handiagoa da.