ESPYTES enpresan hotzetako estanpazio bidez finkagailuak egiten ditugu automobilgintzaren sektorearentzat. Estrusio eta hotzetako estanpazio bidez, hainbat objektu diseinatzen eta egiten ditugu, besteak beste, esparragoak, torloju bereziak, azkoin bereziak, zorroak eta automobilgintzarentzako torlojuak.
Enpresan berrikuntza-sistemak erabiltzen ditugu, eta guk geuk sortutako ingeniaritza-baliabideei esker, zailtasun handiko produktuak diseinatzen eta sortzen ditugu hiru dimentsioko software aurreratuarekin. Gainera, gure lantalde profesionalak etengabeko prestakuntza jasotzen du, eta ezin hobeki antolatuta dago munduko edozein lekutako bezeroen eskaerak asetzeko; izan ere, merkataritza-sare zabala dugu, bai eta logistika ere.
ESPYTES enpresan bezeroekin batera egiten dugu lan; horregatik, badakigu merkatuak zer bilakaera duen eta zer behar dituen. Horri esker, enpresako inbertsio-politikak etorkizun-sena du, eta kontuan hartzen du gure sektoreen garapena.
Diruz lagundutako proiektuak
Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programari lotutako proiektua, energia berriztagarriko iturriekin, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutakoa ere, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.
Instalazio fotovoltaikoa PDF formatuan